#adioBenitaMendialduaLarranaga
2022-09-06
duela 8 egun

OjangurenGoienaMondraberri

adio.eus

adio

Kanpoko eskelak

Ojanguren2022-09-06
Benita Mendialdua Larrañaga
Benita Mendialdua Larrañaga
Goiena2022-09-06

Gaur hil da, 90 urte zituela.

Mondraberri2022-09-06
Benita Mendialdua Larrañaga
Benita Mendialdua Larrañaga
San Felipe2022-09-06
Benita Mendialdua Larrañaga

BENITA MENDIALDUA LARRAÑAGA (Bixente Iturberen alarguna) -GOIAN BEGO- Arrasaten hil zen, 2022ko irailaren 6an, 90 urte zituela. Bere oroimenez, azken agurreko hileta-elizkizuna, ASTEAZKENEAN, IRAILAREN 7an izango da, arratsaldeko 19:00etan, SAN JUAN BATAIATZAILEAren parroki-elizan. Etorriko zaretenoi, bihotzez aurrez eskerrak familiaren izenean. Oharra: Familiak San Felipe beilatokian (Ignacio Zuloaga, 2) hartuko zaituzte, gaur, asteartea, 17:00etatik 19:00etara eta asteazkenean, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era bitartean.   Arrasaten, 2022ko irailaren 6an

El Diario Vasco2022-09-07
Benita Mendialdua Larrañaga

† Benita Mendialdua Larrañaga (Bixente Iturberen alarguna) - Goian bego - Atzo, Arrasaten hil zen, 90 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren. Haren seme-alabak: Begoñita (†), Maite eta Jose Julio, Rosa Mari eta Juanjo, Begoña eta Mike, Xabier eta Marta; bilobak: Pello, Lorea eta Manex, Joseba eta Olaia, Unai eta Jone, Ixiar, Inna Naroa; ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusu-lehengusinak eta gainerako ahaideak. Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR, ASTEAZKENA, arratsaldeko ZAZPIETAN, San Juan Bataiatzailearen parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker. ARRASATEN, 2022ko irailaren 7an Oharra: Familiak San Felipe beilatokian (Ignacio Zuloaga,2) hartuko zaituzte, gaur, asteazkena, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era bitartean.

El Diario Vasco2022-09-07
Benita Mendialdua Larrañaga

† Benita Mendialdua Larrañaga (Bixente Iturberen alarguna) - Goian bego - Amama Benita, Txikitatik bihotzean hiltzatuta zeneraman hizkuntza irakatsi zenigun. Hitzen bitartez adierazina dena, alegia. Maitasuna zer den erakutsi zenigun, baita bizitzan aurrera egiteko ezinbestekoak diren balioak ere. Ezin zenezake imagina zeinen harro gauden zutaz, zure ibilbideaz. Zenbat sentituko dugun zure hutsunea! Beti izan zara gu laguntzeko prest. Amamarik ederrena eta maitakorrena. Briska partidak, melokotoia almibarrean, platerkadak, kurtze santuak eta belarrian emaniko laztanak. Ilargiraino eta buelta maite zaitugu, amama! Pello, Lorea, Joseba, Unai, Ixiar eta Inna Naroa Zure bilobak ARRASATEN, 2022ko irailaren 7an