#adioEnaraGalarzaIrazusta
2020-12-29
duela 2 urte

El Diario Vasco10Ataria

adio.eus

adio
Mezu bat gehitu

Kanpoko eskelak

El Diario Vasco2020-12-29
Enara Galarza Irazusta

Enara Galarza Irazusta Beti barrez, beti jolasean, horrela gogoratuko zaitugu Enara gure bihotzean. Asko maite zaitugu, zure Irazusta osaba-izebak eta lehengusuak LARRAUL, 2020ko abenduaren 29a

El Diario Vasco2020-12-29
Enara Galarza Irazusta

Enara Galarza Irazusta Barra atzean langile fina ta saiatua izatez bezeroaren erreferentzi irrifartsua aldartez. Lankide eta lagun leiala jarreraz ta borondatez guk asko maite zaitugu Enara ta jakitun izan zaitez. Bihotz-biotzez eskerrik asko. Josu, Marian, Alex ta Pili eta bertako lankileak EGARRI TABERNA ZIZURKIL, 2020ko abenduaren 29a

El Diario Vasco2020-12-29
Enara Galarza Irazusta

Enara Galarza Irazusta Ez dira betiko garai onenak azken finean gizaki hutsak gara. Ez dakigu non dagoen hoberena eta zaude zihur ezin izango zaitugula ahaztu inoiz GALARZA AYASTUYTAR OSABA-IZEBAK ETA LEHENGUSUAK ZIZURKIL, 2020ko abenduaren 29a

El Diario Vasco2020-12-29
Enara Galarza Irazusta

Enara Galarza Irazusta Udaberriko lorea, neguan ezkutatu zara; baina zure iribarrea gure geratu da. ITZIAR, 2020ko abenduaren 29a.

El Diario Vasco2020-12-29
Enara Galarza Irazusta

Enara Galarza Irazusta Hau da ezin sinetsia hain sentimendu garbiko neska, hainbeste min irentsia bihotz handita ta bi esku samur lagun baten esentzia. Naiz eta zure joanak gugan eragin samin etsia, guretzat beti izango zara maitea ta berezia. Alex, Pili ta Aitor ASTEASU, 2020ko abenduaren 29a

Ataria2020-12-29
Enara Galarza Irazusta

Enara maitia, a ze hutsune handia utzi diguzuna! Denok zure falta sumatzen dugu. Lagun jatorra, alaia, lehiala eta eskuzabala izan zara denekin. Ez zaitugu ahaztuko, beti gure artean egongo zara! Ez adiorik gero arte baizik. Billabonako zure lagunak: Aitziber Ezeiza, Aitziber, Ainhoa eta Olatz Cenzano, Ana, Ainara, Jexuxi, Eli eta Iyuya.

El Diario Vasco2020-12-29
Enara Galarza Irazusta

Enara Galarza Irazusta Goian Bego Atzo hil zen, 42 urte zituela Bere senarra: Aitor Bidaurreta; semea: Manex, gurasoak: Juan Mª eta Mª Pilar; anai-arrebak: Ana, Eva eta Jexu, Julián eta Ane, Iosu eta Marian, Natalia; eskon gurasoak: Poli (†) eta Pili (†); eskon senideak: Emi eta Iñaki, Olga eta Xumai; izebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak. VILLABONA, 2020ko abenduaren 29a Oharra: gorputz beila Billabonako beilatokian egongo da, gaur asteartea 12:30ak arte.

El Diario Vasco2020-12-29
Enara Galarza Irazusta

Enara Galarza Irazusta Maletarik gabeko bidaiari eman diozu hasiera. Azkar samar bizitza honetan zure bizipenen amaiera. Hau tristura! Hau samina! Maitasunak elkarren ondoan gauzka. Bihotzetik-bihotzera maitasuna bor-borka! Jarraitu bide berrian aurrera: gozatu, disfrutatu, bizitu dimentsio berriak! Gutako bakoitzaren maletarik gabeko bidaia ekiteko garaia iristen denean, elkar topatuko dugu, berriz ere, maitasunean. ASKO MAITE ZAITUGU! Lierni, Agurtzane, Bihotz?, Lierni, Eba, Leire, Larraitz eta zu, Enara mattia. VILLABONA, 2020ko abenduaren 29a

El Diario Vasco2020-12-29
Enara Galarza Irazusta

Enara Galarza Irazusta Paregabea zinen bai ama ta bai bikote erara lagun moduan eredu eta ikasgai bat izan zara kuadrilan zure irifarraren ausentzia gogorra da jaso lagunen miresmenezko muxu ta besarkada. eman diguzun guztiagatik. Eskerrik asko Enara BAKO ETA PANTZART BILLABONA, 2020ko abenduaren 29a

El Diario Vasco2020-12-29
Enara Galarza Irazusta

Enara Galarza Irazusta Fleming Herri Eskolan zure lana, zure ilusioa eta zure ekarpenak betiko geldituko dira. Zuk, Enarak, jarritako hazia ikasturtero loratuko da Flemingen. Esker mila. FLEMING HERRI ESKOLAKO KOMUNITATEA VILLABONA, 2020ko abenduaren 29a

El Diario Vasco2020-12-29
Enara Galarza Irazusta

Enara Galarza Irazusta Etxeko izeba, koñata gaztena, gure etxera iristen azkena eta horren azkar joan izanak gehiegi murriztu dizkigu elkarrekin gozatzeko momentuak. Hala ere oparitu dizkiguzunak betirako gure bihotzetan gelditzen dira, zure goxotasuna, zure bihotz zabala eta zure irrifarra, beti izango dira gure eta baita zure altxor txikiaren gidariak ZURE FAMILIA BIDAURRETA VILLABONA, 2020ko abenduaren 29a