#adio103745AneLeceaSaldias
2025-08-23
hace 3 meses

El Diario Vasco5

adio.eus

adio
Añade un nuevo mensaje

Esquelas externas

El Diario Vasco2025-08-23
Ane Lecea Saldias

Ane Lecea Saldias - Goian bego - Zure adiorik gabeko agurrak, hondoratuta utzi gaitu, zauden lekuan zaudela, zaindu zaitez, zaindu gaitzazu. Besarkada haundi bat eta muxu potoloenak zuretzat har ditzazu. Gero arte goxo batekin, agurtuko zaitugu. Elaunde – Joantso familia Garciarena sendia BERASTEGIN, 2025eko abuztuaren 23an

El Diario Vasco2025-08-23
Ane Lecea Saldias

Ane Lecea Saldias - Goian bego - Abuztuaren 21ean hil zen, 30 urte zituela Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren. Gurasoak: Juanito eta Gemma; anaia: Ion eta Larraitz; ilobak: Enara, Izar, Joane, Garazi; osaba-izebak: Maixabel(†) eta Manolo, Pili eta Jose(†), Jose Martin(†) eta Pili, Trini eta Javier, Mª Jose eta Juan Pablo, Ana eta Miguel: lehengusu-lehengusinak, lagunak eta gainerako ahaideak. Haren arimaren alde, otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela, BIHAR IGANDEA, goizeko HAMABIETAN, Berastegiko SAN MARTIN parroki elizan, egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker. BILLABONA - BERASTEGIN, 2025eko abuztuaren 23an Oharra: Gorputz beila Tolosako ORIA BEILATOKIAN egongo da, GAUR LARUNBATA 09:00 – 13:30 eta 16:00 – 20:00ak bitartean.

El Diario Vasco2025-08-23
Ane Lecea Saldias

Ane Lecea Saldias Bizitzaren baldintza sortzea ta ondoren hiltzea da, baina nahi baino askoz lehenago gugandik urrundu zara. Izeba, arrebarik onena ta primerako alaba. Aurrera egiten segiko dugu hortako modurik bada, noiz edo non ez dakigun arren, berriz elkartuko gara. Zure LEHENGUSU eta LEHENGUSINAK BERASTEGIN, 2025eko abuztuaren 23an

El Diario Vasco2025-08-23
Ane Lecea Saldias

Ane Lecea Saldias - Goian bego - Bihotza bizkor, ezpainak lehor eta bi begiak dantzan leiho ertzetik begiratu ta norbait falta da baratzan. Zuri eskerrak ikasi dugu baserria zertan datzan gaur falta arren segi nahi dugu oraintxe arteko martxan zuk erakutsi ta guk jasoa loratzeko esperantzan Zure ilobak: Enara, Izar, Joane eta Garazi. BERASTEGIN, 2025eko abuztuaren 23an

El Diario Vasco2025-08-23
Ane Lecea Saldias

Ane Lecea Saldias Maite zaitugu, ZURE KUADRILLA VILLABONAN, 2025eko abuztuaren 23an