Esquelas externas


† Maria Iriondo Arriola - Goian bego - Ama, amama… Hartu merezitako atsedena. Betirako egongo zera gure bihotzetan. Etxekoak MENDARO, 2023ko apirilaren 23a


† Maria Iriondo Arriola Jose Mari Txurruka Iriondoren alarguna - Goian bego - Atzo hil zen, 94 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren. Bere seme-alabak: Amparo eta Joxe Idoeta, Maite eta Juankar Urbizu, Aurora; bilobak: Ibai eta Ainhoa, Olatz eta Ander, Itxasne eta Ander, Imanol; birbilobak: Elene, Malen, Beñat, Urko, Haran; anai-arrebak: Eugeni † eta Zelestino †, Patxi † eta Bernardina †, Joxe † eta Bitxori, Mikel †; ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako sendiak; zaintzailea: Marina Marqués. Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela, BIHAR ASTELEHENA, arratsaldeko SEIETAN, Mendaroko GARAGARTZAKO eliz parrokian gorpua bertan dela izango diren hileta elizkizunetara. Aldez aurretik, mila esker. MENDARO, 2023ko apirilaren 23a Hilbeila Elgoibarko Etxeberria tanatorioan izango da, gaur igandea, 18:00 – 20:00, eta bihar astelehena, 11:00 – 13:30 / 16:00 – 17:30.