Esquelas externas

Ederra izan da bidea zurekin egitea. Ederragoa zu maitatzea. Beti egongo zara gure bihotzetan, Andoni maitea, izar berri bat Itzurun gainean. Gaur hil da Zumaian, 53 urte zituela. Bere emaztea: Itziar Vazquez Peña; alabak: June eta Maialen; ama: Joxepi; anaiak: Iñaki eta Arkaitz; aita-amaginarrebak: Ignacio (+) eta Ma Angeles; ezkon anai-arrebak: Angel eta Ana Fernandez (+), Mari Tere eta Erri Gabantxo, Arantza eta Jon Zubiria; osaba-izebak, lehengusuak, ilobak eta gainerako ahaideak. AGURRA: Zumaiako FORONDA JAUREGIAN (Odieta, 2), irailaren 16an (asteartea), ZAZPIETAN familiaren eta gertuko lagunen intimitatean.

Andoni Etxaniz Osa GKNko lagunok eta lankideok beti izango zaitugu gogoan ZUMAIAN, 2025eko irailaren 14an

Andoni zara Zumaian hazia eta hezia, jarri dezu herrigintzan ta udalgintzan hazia. Alaben zaletasuna, lotura deu berezia, futbol zelaian jaso deu zure humore dosia. Beti eskuzabal hiztun, taldea degu josia, zure argazki bilduma faltan botatzen hasia, gaurkoan jasoa degu zu joanan notizia, orain gure bihotzean hartuko dezu bizia. Habanera hau zuretzat Andoni, June eta Maialenen futboleko lagun eta gurasoak.


