Esquelas externas

Jon Urresti Izeta Itsaso gaiztotuan eman dituzu zure azken paladak, jakinik traineruan zure ondoan izan gaituzula! Zoaz eta hartu atseden orain ur geldo eta lasaietan. Zure hutsunea izango dugu, berriro ere elkar topatu bitartean. Zure ilobak: Amaia, Aritz eta Maider, Aiora, Iker eta Ekai, Leire eta Iñigo, Aitor eta Jon, Garikoitz, Eider, Enara, Jon eta Eneritz, Eneida eta Eneko, Naiara eta Josu, Josune. GETARIAN, 2021eko ekainaren 19an

Jon Urresti Izeta Beti ausart, beti prest, Hitz eta Pitzen lemazain, aurrerantzean ere jarraituko diagu hire ubera. Hire kuadrila GETARIAN, 2021eko ekainaren 19an

Jon Urresti Izeta - Goian bego - Hire bultzada eta indarra, gurekin eramango dizkiagu paladaz-palada Zumaiako beteranoak ZUMAIAN, 2021eko ekainaren 19an

Jon Urresti Izeta Talde eta lagun giroan aritzeko zalea izan zara, irribarre eta momentu ederrak bizituaz elkarrekin. Gaurkoan ordea zure heriotzak, hutsune nabarmena utzi du gure artean. Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen ordea, bakoitzaren bihotzetan zuk utzitako aletxoagatik. Adiorik ez, gero arte baizik Jon. Konpartsak elkartu eta lagun egin gintuen taldea. GETARIAN, 2021eko ekainaren 19an

† Jon Urresti Izeta Langile bikaina izateaz gain gizon alai, gogor, indartsu eta batez ere lankide eta lagun bezala gogoratuko zaitugu Besarkada haundi bat. Zure lantokiko lagunak GETARIAN, 2021eko ekainaren 19an

Jon Urresti Izeta Alaitasuna, eskuzabaltasuna eta bizi-indarra izan zara guretzat, Jon Mila esker bihotzez, Zumaiko zure kuadrilla. ZUMAIAN, 2021eko ekainaren 19an

Jon Urresti Izeta Mendiaraizeko langile eta zuzendaritzak ZUMAIA, 2021eko ekainak 19

Jon Urresti Izeta Beti gure bihotzetan. Zumaiako familia: Joxe Mari eta Rufina, Joxe eta Saioa, Aritz (†), Haritz, Maule eta Ani ZUMAIAN, 2021eko ekainaren 19an

Jon Urresti Izeta - Goian bego - Beti gure bihotzetan Urrestitar lehengusuak GETARIAN, 2021eko ekainaren 19an

Jon Urresti Izeta - Goian bego - Atzo hil zen, 54 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren. Haren emaztea; Idoia Agirrezabalaga; alabak; Nerea eta Jon, Izar; gurasoak Prudentxi (†), eta Rexu (†); anai-arrebak: Eulogio eta Ana, Inazio eta Gabina, Jose Cruz eta Gloria, Juan Luis eta Mª Angeles, Idoia eta Iñaki; ilobak; Amaia eta Aritz, Eider, Aitor, Jon, Leire, Naiara, Aiora eta Iker, Eneida, Garikoitz, Enara, Maider, Ekai, Haritz, Maule eta Ani: ezkon gurasoak: Jose Mª eta Rufina; ezkon anai-arrebak: Jose Mª eta Saioa, Aritz (†); lehengusuak eta gainerako ahaideak. Agurra famili artean egingo da. GETARIAN, 2021eko ekainaren 19an Oharra: Gorputz beila Getariako Udal tanatorioan egongo da, gaur larunbata goizeko 10:000etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00eatik 20:00tara.

Jon Urresti Izeta Zure begien irriparra... Zure laguntasuna, prestutasuna... Dagoeneko faltan sumatzen ditugu! Baina guzti horietaz oroitzean gurekin izango zara. Noizbait berriro elkartuko garelakoan, gero arte Jon! Orreaga, Joxe, Karmele, Mikel, Mari, Alfontso, Luisa, Fernando, Itziar, Iñaki, Juanjo eta Amaia. GETARIAN, 2021eko ekainaren 19an

