#adioJoxeMariAramburuGueresta
2024-01-20
hace 8 días

El Diario Vasco3

adio.eus

adio
Añade un nuevo mensaje

Esquelas externas

El Diario Vasco2024-01-20
Joxe Mari Aramburu Gueresta

Joxe Mari Aramburu Gueresta - Goian bego - Azken bidaia hartu duzu hain urrutira joateko, zer nolako bakardadea utzi duzun betirako. Hainbeste une goxoak bihotzean gordetzeko, hemen bizi geran artean zutaz oroitzeko. Nahiko begiak ixtea berriro zu ikusteko. “Betirako gure bihotzetan” ZURE BILOBAK Amaia, Unai, Nahia eta Amets URNIETA, 2024ko urtarrilaren 20an

El Diario Vasco2024-01-20
Joxe Mari Aramburu Gueresta

Joxe Mari Aramburu Gueresta Eraikuntzako maisua zinen paregabeko hizlari, famili ederra duzu inguruan lan zuzen askoren sari, une zail asko pasa arren zuk irribarre bat opari, zure eredua gugan daukagu zu zaitugu itsas-argi, eskerrik asko guztiagatik hartu atseden Joxe Mari. OIARTZABALGO familia.

El Diario Vasco2024-01-20
Joxe Mari Aramburu Gueresta

Joxe Mari Aramburu Gueresta - Goian bego - Herenegun hil zen, 78 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren Haren emaztea: Inaxi Oyarzabal; seme-alabak: Iñaki eta Ana; Endike eta Ion; bilobak: Amaia eta Eneko, Unai, Nahia, Amets; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak, izeba, lehengusuak eta gainerako ahaideak. Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR LARUNBATA, arratsaldeko ZAZPIETAN, Urnietako MIKEL GOIAINGERUAREN parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker. URNIETA, 2024ko urtarrilaren 20an Oharra: Gorpuaren laguntza familia artean izango da.