Esquelas externas

† Joxemari Gorrotxategi Eziolaza - Goian bego - Atzo hil zen 80 urterekin, Elizakoak eta A.S.B. hartu ondoren. Anai-arrebak: Goretti eta Juan Mª, Edurne eta Joxe Jabier, Lurdes eta Juanjo; ilobak: Nerea eta Arkaitz, Mikel, Maialen eta Iban, Maider eta Joseba, Jon; iloba-txikiak, lehengusuak eta gainerako ahaideak. Bere familiak, Lazkaoko Txindoki Egoitzako langileei eta zuzendaritzari, jasotako laguntza eskertu nahi diete. Familiak, otoitz bat eskatzen dizue bere arimaren alde eta GAUR LARUNBATA arratsaldeko ZAZPIETAN MIKEL GOIAINGERUAREN Parroki Elizan gorpua aurrean dela, egingo den hileta elizkizunera joateko gonbita egiten dizue. Eskerrik asko aldez aurretik. IDIAZABALen, 2026ko otsailaren 7an Helbidea: Berraun Baserria Oharra: Gorpua Beasaingo GOIERRI BEILATOKIAN egongo da 10:00-13:00 artean.

