Esquelas externas

Tia Mage, zure etxeko atiek beti zabalik euki diteu danok elkartuz, zure aholku, kanta eta irrifar eder hori emanez. Zu izan zea gu danon ama; zure begiradiek ematen zigun bizipoza, zure hitzekin lasaitze zituzun gure bildurrek. Zu eredutzat izen zaitugu beti eta etorkizunien ere zuk erakutsitako bide emankor hori eiten saiauko gea, danok elkarrekin. Etzaitugu inoiz ahaztuko. Maite zaituben zure ilobak.

Gaur hil da, 73 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren. Bere senarra: Jose Mª Elias; alabak: Itziar eta Dani Irazoki, Maite eta Arkaitz Korta, Amaia; bilobak: Irati, Aiora, Yasir, Xan, Ganix eta Aner; anai-arrebak: Luis Mª (†), Pilar eta Andres (†), Luis (†) eta Inaxita (†), Inazio eta Estanis, Marisa (†) eta Jose Luis (†); ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak. Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR, OSTIRALA, arratsaldeko SEIETAN, Azkoitiko ANDRE MARIAREN JASOKUNDEAREN parrokia-elizan gorpua bertan dela egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

