Esquelas externas

Urtero, momentu hau iristean, zenbat malko ixuritzen ditugu. Paperari bueltaka, arkatzari biraka, zer esan, nola adierazi barruko burrunba, bihotz taupadak eztanda egiten duten bitartean, arnasak indarra hartzen duen heinean... Beti gure bihotzetan, maite zaitugu!!!

IV. Urteurrena “Itsasontzia zeruertzean ezkutatzen denean, ez du desagertzen denik esan nahi” (Elisabeth Kübler-Ross) Muxu handi bat, kapitaina.

IV. URTEURRENA Zauden lekutik disdira eginez iristen zaigu argia, argi hori barneratuz lortzen dugu arnasa.Zure falta izugarria da. Beti gure bihotzetan, maite zaitugu!

Egunero ezkutatzen da eguzkia itsasaldetik, baina zu ez zara aldentzen gure bihotzetatik.

Bizitza osoa omen dugu hiltzeko; beraz, bizitza bizitzen jarraituko dugu, zu gabe eta zurekin. Maite zaitugu, Txapete. Eskerrik asko inguruari zuen maitasun agortezinagatik.

