Kanpoko eskelak

Benedicta Aicega Ezkurra - Goian bego - Errefente eta zaintzaile ezezik bidaide ona zure hitz goxo eta laztanak ziren gure zoriona zure magala izan da gure jakintza kabi sakona behar zintugun aldiro gure aldamenean egona baserritar ta aurrerakoia, bihotz handiko pertsona eman dizugun guztiagatik eskerrik asko amona. Ane, Maialen eta Julen.

† Benedicta Aicega Ezkurra - Goian bego - Atzo hil zen, 79 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren Bere senarra: Lazaro Goenaga; seme-alabak: Edurne eta Iker, Ane (†); bilobak: Ane, Maialen, Julen; anai-arrebak; ezkon anai-arrebak; ilobak; lehengusuak eta gainerako ahaideak. Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR OSTEGUNA, arratsaldeko ZAZPIETAN, SAN PEDRO parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker. Oharra: Gorpu beila VILLABONAKO VASCONGADA MEMORA beilatokian egongo da, gaur asteazkena, 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara.

