Kanpoko eskelak

Inaxio Otegi Esnaola Triste, gaur Larrainako oilo, katu eta ardiak triste esnatu dira.Loreak ere, goizeko freskuran, triste ziruditen.Ganabaskako arrain laranjak ere, motel. Denak bere zaintzailea falta zuten. Zure ohetik ez zara jeiki; bertan geratu zara, jaiotzen eta joaten babestu zaituen teilatupean. Bukatu dira betiko zure Goiko baso, Etxetxo eta Arkaxingo joan etorriak. Argin beharretara Andoinera gaztetan jeitxia, erregeak baino hobeto bizi zinen zure Santamañako jaiotetxean iloba ikaragarri batzun babesean. Faltan botako zaitugu gure artean baino zu Santamaña zara eta betirako hemen geratu zara. Zure omen eta kontura, Seotxeko usok eta Granada Errekako amorraiak ez dira faltako. Zuk akolito garaian ikasitako "Dies irae dies irae" gaur zuretzat doa, osaba. Lurra arin bekizu. Agur bat. Ilobak: Lurdes, Karmele eta Esteban, Koldo “Joxeluis” eta Salomé, Lontxo, Arantzazu eta Álvaro; iloba txikiak: Mikel eta Irati, Miren eta Ekaitz, Martin, Anne, Lucas, Aitor, Alaia eta Izaro. SANTAMAÑA - ANDOAIN, 2026ko uztailaren 10ean

† Inaxio Otegi Esnaola - Goian bego - Uztailaren 9an hil zen, 79 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren. Bere anai-arrebak: Miren eta Jose Luis (†), Juli (†) eta Ramon (†), Juan Mari (†), Kontxi (†) eta Manuel (†), Arantxa (†) eta Jose Luis; ilobak: Lurdes, Karmele eta Esteban, Koldo “Joxeluis” eta Salome, Lontxo, Arantzazu eta Álvaro; lehengusuak, eta gainerako ahaideak. Azken agurra, BIHAR LARUNBATA eguerdiko HAMABIETAN, Tolosako ORIA BEILATOKIAN izango da. Aldez aurretik, mila esker. SANTAMAÑA - ANDOAIN, 2026ko uztailaren 10ean Oharra: Gorputz beila Tolosako ORIA BEILATOKIAN egongo da, BIHAR LARUNBATA 10:00etatik – 12:00ak arte.

