Kanpoko eskelak

Gaur hil da, Zestoan, 93 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren. Zurekin hasi eta hezi, bizi eta ikasi attitta, Pelota eta frontoia, futbola eta zelaia Zein une eder eta goxoak etxeko sukalde beroan Zure irria eta humorea guk beti gogoan, Goxo izan zaitez gure amamaren alboan. Bilobak: Alaitz eta Xabat, Oier, Enaitz eta Ekaitz, Aritz; birbiloba: Eritz.

Jose Alonso Juaristi "Alonso" (Isabel Azpeitiaren alarguna) - Goian bego - Zestoan hil zen, 2026ko apirilaren 15ean, 93 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren. Bere seme-alabak: Balerio eta Pili Urbieta, Eli eta Mikel Garaiar; bilobak: Alaitz eta Xabat, Oier, Enaitz eta Ekaitz, Aritz; birbiloba: Eritz; etxekoak: Itxaso, Eneko, Udane, Elaia; anai-arrebak: Juli (†) eta Bene (†), Felix (†) eta Mª Jesus (†), Erasmo (†) eta Mª Luisa, Mari (†) eta Jose Mari (†), Jexus (†); ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako senideak. Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR, OSTEGUNA, arratsaldeko BOST ETA ERDIETAN, ARROA-BEHEKO KARMENGO parrokia elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker. NARRONDO AUZOA, 2026ko apirilak 16 Oharra: Hilbeila Zumaiako Tanatorioan izango da, GAUR OSTEGUNA, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.

