Kanpoko eskelak

2024ko ekainaren 27an hil zen, 73 urte zituela. Eskerrik asko egun hauetan babesa eta gertutasuna adierazi, hiletara etorri eta gurekin egon zareten guztioi. Bihotz-bihotzez besarkada handi bana, familiaren izenean. Ondra meza zapatuan izango da, uztailaren 6an, 19:30ean, Oñatiko Agustindarren elizan. Bertaratuko zaretenoi, aurrez eskerrik asko.

Jose Luis Bikuña Uribeetxeberria Zure alaitasuna eta musika zure bizitzan gidari. Festa eta humorea jarriz beti inguruak pozten zenituen danok dantzan ipiniz. Orain zeruan izarrak jarri ditzazu dantzan zure soñuaren hotsarekin. Bergarako lagunak: Koro eta Jesus, Mila,Jesus Angel, Maribel eta Juan Ignacio, Montse eta Juanma, Tere eta Juan Mari. BERGARAN, 204ko ekainaren 29an

Jose Luis Bikuña Uribeetxeberria - Goian bego - Atzo hil zen, 73 urte zituela. Emaztea: Marisol Losada; seme-alabak: Xabi eta Eguzki Errondosoro, Iñigo eta Josune Urkia; bilobak: Oier, Paule, June; anai-arrebak: M. Angeles eta Anton, Arantzazu eta Jabi; ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak, Zaintzailea: Sol Santos Deaza eta gainerako ahaideak. Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR LARUNBATA, arratsaldeko ZAZPIETAN, MIKEL GOIAINGERUAREN parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker. OÑATIN, 2024ko ekainaren 29an. Oharra: Familiak MOYUA Tanatorioan hartuko zaituzte, gaur 11:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 18:00etara.

2024ko ekainaren 27an hil zen, 73 urte zituela. Ixilean joan zara! Irrifarra ahoan,soiñua eskuetan,oroimen hau gordeko dugu,betiko, gure gogoetan. Beti umoretsu, beti alai,ibiltzen ginen elkarrekin.Gaur, nahiz urruti egon,oroitzen gara zurekin. — Bere oroimenez, urteurreneko meza, ekainaren 28an, arratsaldeko 19:00etan, Mikel Goiangeruaren parroki elizan izango da. Aldez aurretik, mila esker!


