#adioJoseLuisGaldosIdiazabal
2026-01-02
duela 2 hilabete

El Diario Vasco6

adio.eus

adio
Mezu bat gehitu

Kanpoko eskelak

El Diario Vasco2026-01-02
Jose Luis Galdos Idiazabal

† Jose Luis Galdos Idiazabal (M.ª Paz Larrearen alarguna) - Goian bego - Gabiriar bihotza, Zegaman sustraitutako arima. Topa daigun zuregatik, bizitako guztiagatik. Oroituko zaitugu beti Irripar goxo batekin. GALDOS SENIDEAK ZEGAMAN, 2026ko urtarrilaren 2an

El Diario Vasco2026-01-02
Jose Luis Galdos Idiazabal

Jose Luis Galdos Idiazabal (Mª Paz Larrearen alarguna) - Goian bego - Eskerrik asko, Attona. Beti izango zara gure eguraldi iragarle, baita hegan hastean lurra non dagoen erakusten diguna ere, inoiz hegorik moztu gabe. Baratzan, bazkaritan eta egunerokoan gurekin egongo zara beti. Zure hitzak gogoan, "Agur, luze aiñe labur, labur aiñe luze. Agur, hankaluze!" Maite zaitugu, Attona! ZEGAMAn, 2026ko urtarrilaren 2an

El Diario Vasco2026-01-02
Jose Luis Galdos Idiazabal

† Jose Luis Galdos Idiazabal (Mª Paz Larrearen alarguna) - Goian bego - Ez nau izutzen negu hurbilak uda betetzeko beroan badakidalako irauten duela orainak ere geroan. LARREATAR ILOBAK ZEGAMAn, 2026ko urtarrilaren 2an

El Diario Vasco2026-01-02
Jose Luis Galdos Idiazabal

† Jose Luis Galdos Idiazabal (Mª Paz Larrearen alarguna) - Goian bego - Herrigintzan eta Aberrigintzan bidelagun izan zaitugunok, esker ona adierazi nahi dizugu zuk Zegama eta Euskadiren alde egindakoagatik eta haziak ereiten jarraituko dugula hitz eman. Agur eta Egun Handirarte Jose Luis. Herrigintza lanean, kide izan zaitugun betiko lagunak. ZEGAMAn, 2026ko urtarrilaren 2an

El Diario Vasco2026-01-02
Jose Luis Galdos Idiazabal

Jose Luis Galdos Idiazabal (Mª Paz Larrearen alarguna) Senar, guraso, elkartekide, benetako herrigintza, aintzat hartzeko arrazoiketan oinarritutako hitza, Amezti-tarrok aitortzen dugu zure eredugarritza: Aizkorraldeko sendotasunez errotutako haritza, zure itzalak aberastu du gure arteko bizitza. Agur eta ohore, Joxe Luis! AMEZTI ELKARTEKO KIDEAK ZEGAMAn, 2026ko urtarrilaren 2an

El Diario Vasco2026-01-02
Jose Luis Galdos Idiazabal

† Jose Luis Galdos Idiazabal (Mª Paz Larrearen alarguna) - Goian bego - Herenegun hil zen 86 urterekin, Elizakoak eta A.S.B. hartu ondoren. “Gure bihotzek zuen arrastoa jarraituko dute.” Seme-alabak: Juan Inazio eta Olga, Euken eta Pili, Eskarne eta Jose Mari, Aitor eta Nora; bilobak: Nerea eta Ander, Libe, Iñaki, Natalia eta Alex, Izaskun eta Robert, June eta Markel, Iker, Julen, Paule; birlobak: Sara, Jule, Rosaura, Odei; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak. Familiak, otoitz bat eskatzen dizue bere arimaren alde eta GAUR OSTIRALA arratsaldeko BOST ETA ERDIETAN SAN MARTIN Parroki Elizan gorpua aurrean dela, egingo den hileta elizkizunera joateko gonbita egiten dizue. Eskerrik asko aldez aurretik. ZEGAMAn, 2026ko urtarrilaren 2an Oharra: Gorpua Beasaingo GOIERRI BEILATOKIAN egongo da GAUR OSTIRALA 10:00-13:00.