Kanpoko eskelak

† Jose Manuel Lertxundi Beldarrain - Goian bego - Errikotxian odola bor-bor Muniotakoa lurra, Tximistarriren miresle, kuttun Kukuarriko gailurra, zure ontasun eta patxada zure hizkera samurra, joan zaizkigu ta itzali da azkenengo argi apurra, bertsok zenitun sehaskan jaso, bertsotan gure agurra. IRIBAR FAMILIA. Ezkon anai-arrebak eta ilobak.

† Jose Manuel Lertxundi Beldarrain - Goian bego - Atzo hil zen, 84 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren. Bere emaztea: Agustina Iribar; alabak: Anna eta Pello, Idoia; bilobak: Manex, Janitz; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak. Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR LARUNBATA, arratsaldeko BOST ETA ERDIETAN, Lasarte-Oriako SAN PEDRO APOSTOLUA parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker. LASARTE-ORIA, 2023ko abenduaren 9a OHARRA: Gorpua Rekalde beilatokiko MEMORA VASCONGADA EHORZTETXEAN dago, gaur larunbata 10:00tatik 16:00tara.

