Kanpoko eskelak

† Maria Jesus Uranga Arandia - Goian bego - 2026ko apirilaren 3an hil zen 88 urte zituela. Bere senarra: Luis Mari Elosegi; ahizpa: Mari Cruz eta Beñardo; seme-alabak: Juantxo eta Adela, Ana, Iñaki eta Marielle, Matxin eta Amaia, Elena, Saioa; hamabi bilobak eta bost bir-bilobak. Zeruan elkartu arte. Maite zaitut, betirako. -Luis Mari Lau belaunaldi, milaka sentimendu, oroitzapen eta bizipen. Milesker gure alboan egoteagatik, hainbeste zaintzeagatik eta maitatzeagatik. Beti izango zaitugu gogoan. Emazte gisa zoragarria, bizikide ezinhobea; ama maitakorra, zaintzailea, guztion erreferentea; amona goxo eta ausarta, irakasle dotorea; birramona irrifartsu hori, betiko gure maitea. Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela DATORREN ASTELEHENA, arratsaldeko ZAZPIETAN, PORTUKO elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker. HONDARRIBIAN, 2026ko apirilaren 5ean

