Kanpoko eskelak

Oskar Mutiozabal Zalduegi "Txabillo" Atzo hil zen, 50 urte zituela. "Umiltasunez eta onegiñez bizi eta maitatu gaituzu" Eskerrik asko Emaztea: Amaia Leunda, seme-alabak: Oier eta Hegoa; gurasoak: Pepe Txabillo (†) eta Lutxi (†); ezkon gurasoak: Santos (†) eta Arantxa; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak eta gainerako ahaideak. Hileta elizkizuna, GAUR, ASTELEHENA, arratsaldeko ZAZPIETAN, gorputza bertan dela, SANTA MARIA LA REAL-eko parroki elizan egingo da. ZARAUTZEN, 2020ko azaroaren 16an Oharra: Gorpu beila MEMORA ZARAUTZEKO TANATORIOAN egongo da, gaur 10:00etatik 13:00etara.

Oskar Mutiozabal Zalduegi Urola Kostako Udal Elkartea osatzen dugunon partez, maitasunez, gure besarkadarik beroena Oskarren familiari. ZARAUTZ, 2020ko azaroaren 16a

Oskar Mutiozabal Zalduegi Familiko gidari baita sukaldaria, zu arpoilari eta ni Txabillo berria; Ez dut moztuko iñoiz kate honen haria, izan ta izango zera Aita eredugarria. Oier, Zure semeak maitasunez. "Aitatxo, ponpa muxus beteko dut zuretzat zerua!!!" Hegoa, zure alabak maitasunez. ZARAUTZEN, 2020ko azaroaren 16an

Oskar Mutiozabal Zalduegi "Txabillo" Zure umiltasuna eta barneko indarra guregan izago da beti. Maitasunez, Arantxa Aguirrezabala eta Santos Leunda (†), Ibon Leunda eta Egoitz Leniz. ZARAUTZEN, 2020ko azaroaren 16an

Oskar Mutiozabal Zalduegi Anai-arrebentzat bosgarrena eta a ze oparia Etxeko txikia izan zara, baina bihotzez handia Kasta gogorra, nerbio bizia, bidelagun ausardia Kalejiran oroitzen zaitugu, erraldoien gidaria Osaba gazte, anaia maite gogoan zure irria. Anai-arrebak: Agurtzane eta Iosu (†), Agustin eta Idoia, Karmele eta Jose Angel, Tomas eta Elena; ilobak: Oihane eta Oskar, Amaia eta Beñat, Eneritz, Julen, Iraide, Saioa eta Alain. ZARAUTZEN,2020ko azaroaren 16an

Oskar Mutiozabal Zalduegi Txabillo joan zen lagun arteko juerga sasoia, gero maldan gora jarri bizitzaren maratoia. Etsi ez, ta Lejarretak nola jotzen zuen goia.. Zuk idatzia da hainbat gauraipen txinkin gidoia: zinen senar eta aita goxo bezain etxekoia, gorputz estu, eskuzabal, gu batzeko arrazoia ta hamaika erraldoiren bihotz alai herrikoia... ta herriak maite zuen zure bihotz erraldoia (Mantxi) Maitasunez, hire kuadrilla. ZARAUTZEN, 2020ko azaroaren 16an

Oskar Mutiozabal Zalduegi Adiorik ez, Txabillo. Beti egongo haiz gure bihotzean. Hire irribarrea gogoratuko diagu itxafero bat pizten den bakoitzean. Amaiaren koadrilakoak ZARAUTZEN, 2020ko azaroaren 16an

Oskar Mutiozabal Zalduegi Maitasuna utzi duzu zure inguruan, babes ta poza eskainiz gugana hurbiltzean, ona besterikan ez isiltasunean, goxo-goxo gu danoi laguntza ematean. Oskar beti zaitugu bihotz-bihotzean Hegoaren lagunak: Jokin, Unai, Unax, Eneritz eta Markel ZARAUTZEN, 2020ko azaroaren 16an

