Kanpoko eskelak

† Tomas Arregi Albizu "OTZANGO" - Goian bego - Behinola zuri eskua eman eta egin hamaika txango marmitakora gerturatu ta “ogi bustia emango?” aitona zure falta ugari etxean degu izango galdetuz gero gizasemerik ondraduena nun dago? erantzuna oso argi dugu: “Hura da Tomas Otzango” ESKERRIK ASKO, AITONA. Zure bilobak: Jon Ander eta Amaia Iparragirre, Naiara eta Igor Gurutxarri, Aritz eta June Arocena, Garazi; eta birloba: Laia.

† Tomas Arregi Albizu "OTZANGO" (Agustina Leteren alarguna) - Goian bego - Atzo hil zen Getarian, 98 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren Bere seme-alabak: Itziar eta Aitor De la Hoz, Joxe Manuel eta Idoia Aranguren; bilobak: Jon Ander eta Amaia Iparragirre, Naiara eta Igor Gurutxarri, Aritz eta June Arocena, Garazi; birloba: Laia eta gainerako ahaideak. Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR OSTEGUNA, arratsaldeko SEIETAN, Getariako SALBATORE DEUNA parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker. Oharra: Gorpu beila Getariako Tanatorioan egingo da, GAUR, 10:00etatik 13:00tara eta 15:30etatik 17:00etara.

